GIH-en eta Giza Eskubideak online jardunaldia

UNESCO Etxeak, Iberoamerikarako eta Kariberako Kanpo Gaietarako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, “Giza Eskubideak errealitate bihurtzea GIH-en bitartez eta alderantziz (COVID-19aren osteko berreraikuntzan)” jardunaldia antolatu du. Martxoaren 11n , osteguna, 10:00etatik 13:00etara,  izango da.

Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030aren arteko harremana aztertuko dugu, eta gogoeta egingo dugu horri buruz. Helburua bi agendak modu integratuan egiten laguntzea eta giza garapen jasangarrirako funtsezko elementu gisa elkar indartzea izango da. Hori guztia, kontuan izanda inor ez dela atzean utzi behar.

PARTE HARTUKO DUTE:

  • Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agenziako zuzendaria.
  • Fernando Fernández- Arias, Nazio Batuen, Nazioarteko Erakundeen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa.

HIZLARIAK:

  • Ignacio Sáiz, Center for Economic and Social Rights erakundeko zuzendaria.
  • Mabel Bianco, Estudio e Investigación de la Mujer Fundazioko lehendakaria.
  • Javier Surasky, CEPEIko Garapenerako Gobernantzaren arloko koordinatzailea.
  • Sandra Astete, Agenda 2030erako Estatu Idazkaritzaren Kabineteko zuzendaria.

GAKO GALDERAK:

  • Zer lotura dute Agenda 2030ek eta GJHek Giza eskubideekin?
  • Ikuspegi jasangarri batetik eta giza eskubideen ikuspegitik abiatuta, zein dira COVID osteko suspertze egoerarako elementu nagusiak?
  • Nola jar ditzakegu bizitzaren jasangarritasuna eta zainketak erdigunean?
  • Nola ziurtatuko dugu Suspertze Jasangarri honetan inor ez dela atzean geratuko?
  • Nola pasatuko gara ekintzara?

Jardunaldia Zoom plataformaren bitartez egingo da.

Saiorako esteka posta elektronikoz aurreko egunean (martxoak 10) bidaliko zaie izena eman zuten pertsonei.

Programa

Izen-ematea

Informazio gehiago: n.viota@unetxea.org