“2030 Agenda: sektoreanitzeko ikuspegia eta ekintzarako proposamenak” online ikastaroa
UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, “2030 Agenda: sektoreanitzeko ikuspegia eta ekintzarako proposamenak” online ikastaroa antolatu du, 2021eko martxoaren 8tik 29ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.
Helburuak
- 2030 Agenda hobeto ezagutzen laguntzea.
- Eragin efektiboagoa izateko ahalmenak sortzea, Agenda ezartzea ardatz hartuta.
- Eztabaidagune bat sortzea; pentsamendu kritikoa izaten eta Euskadiko eta Hegoaldeko pertsonen artean iritziak trukatzen laguntzea, 2030 Agendarekin lotutako tresnak, ezagutzak eta jardunbide egokiak eskuratzeko, sinergiak sortuz eta sare bat eraikitzea ahalbidetuz.
Norentzat
- Ahultasun-egoeran dauden taldeak ordezkatzen dituzten Euskadiko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Agenda gauzatzeko prozesuarekin lotura duten Euskadiko profesionalak eta boluntarioak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetzako taldeak, talde ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak…).
- Agenda gauzatzeko prozesuarekin lotura duten Hegoaldeko herrialdeetako gizarte zibil antolatutako profesionalak eta boluntarioak.
Prezioa
Doakoa da.
Libre dauden plaza guztiak aprobetxatzeko asmoz eta parte-hartzaileek ikastaroa justifikatu gabe bertan behera uztea ekiditeko, mesedez, kontuan izan plazak mugatuak direla eta onartu ondoren ikastaroa ez egiteak beste pertsona bati plaza hori kentzea esan nahi du.
Aurretiko izen-ematea: Martxoaren 1era arte.
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/uiZUSduVcutPiKoW7
Informazio gehiago: Rubén Íñiguez. r.iniguez@unetxea.org