“Guztiok batera” taldeak NBEko Garapen Iraunkorreko Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzen du

UNESCO Etxea-k, AMUGE-k, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), World Rural Forum-Munduko Landaguneak, Emakumeak Aniztasunean, eta GEHITU-k osatutako “Guztiok batera” lantaldeak, 2021-eko garapen iraunkorreko Goi Mailako Foro Politikoari (HLPF) idatzizko adierazpena bidaltzeko aukera izan du, ECOSOC-aren aurrean kontsulta-statusa duten GKE-entzako deialdiaren bidez.

HLPF, 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko nazioarteko plataforma estrategikoa da. 2021. urtean, online izango da honako gai honekin:“Sustainable and resilient recovery from the COVID-19 pandemic that promotes the economic, social and environmental dimensions of sustainable development: building an inclusive and effective path for the achievement of the 2030 Agenda in the context of the decade of action and delivery for sustainable development”.

“Guztiok batera” lantaldean, 2030 Agendaren eta GIHen esparruan Euskadin eskubideak urratzen zaizkien taldeen errealitateak aztertzen ari gara. “Inor atzean ez uztea” ideiatik abiatuta, egun, erdigunean ez dauden pertsonengan arreta jartzea  ezinbestekoa ikusten dugu.

Idatzizko adierazpen honen bidez, nazioarteko komunitatearekin gure azterlanaren ideia esanguratsuak partekatzeko aukera izan dugu, Euskaditik egin ditugun hausnarketak eta proposamenak ikusarazteko.

Statement – Idatzizko adierazpena


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484