Garapen Iraunkorrerako Helburuak ikuspegi fenimistatik
Associació de Planificació Familiar de Catalunya i Balears, Cooperacció eta Creación Positiva elkarteek dibulgaziozko dokumentu bat sortu dute Agència Catalana de Cooperació al Desenvolupament erakundeak lagunduta, garapen iraunkorrerako helburuak benetakoak izan daitezen emakume eta neskato guztien bizitzan; izan ere, gizarteen garapen iraunkorra sustatu nahi dute horren bitartez, betiere giza eskubideen ikuspegian oinarrituta. Sartu beheko estekan dokumentu hori eskuratzeko.
Dokumentu horretan azpimarratzen dutenez, giza eskubideen ikuspegi juridikoa ─emakumeen giza eskubideei buruzko hitzarmenen eta bestelako baliabideen bitartez adierazia─ ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa genero-harreman desorekatuak sostengatzen dituen kulturan aldaketak eragiteko. Horregatik, feminismoak paradigma patriarkala aldatzeko eta gizarte-eraldaketa erdiesteko helburuetan dihardu, eta horretarako, Giza Eskubideen Nazioarteko Tresnetan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan eduki politiko feminista txertatu nahi du.
https://agendessexuals.files.wordpress.com/2016/05/ods-es1.pdf