Irantzu Lekue eta Alondra Floresen artibismo feministako sorkuntzak

COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, ezinbestean birpentsatu behartu gintuen nola trukatu metodologiak, estrategiak eta ekintza artistikoak sortzaileen artean. Online tresnak behar ditugu komunikatzeko, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta elkarlanean sortzeko; ziberespazioa erabili dezakegu kultur ekoizpenerako eta eragin sozialerako espazio publiko gisa.

Horren harira, UNESCO Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, martxan jarri zuen metodologia artibista feministen arteko trukea ziberespazioan.

2021eko apiriletik ekainera, Artibismo Feministarako Trenzar elkarteko (Peru) Micaela Tavara artibistak sorkuntza artibista feministaren inguruko prozesu batean lagunduko zituen Alondra Flores artista perutarra eta Irantzu Lekue sortzaile euskalduna, GizARTE Sareako (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) eragilea. Formakuntza, hausnarketa eta sorkuntza izan ziren prozesuaren ardatz eta formatua digitala izan zen.

https://gizarteartivismo.wordpress.com/blog/ blogean prozesu osoa partekatu dute, bitakora gisa. Bertan, prozesu horretan egindako trukeak, ariketak, inspirazioak, motibazioak, gogoetak eta aurrerapenak irakur daitezke.

Artibismo feministako ikus-entzunezko bi pieza sortu ziren, blogean eta “UNESCO Etxea” Youtubeko kanalean ikus daitezkeenak.

Alondra Floresek sortutako ikus-entzunezkoa, Espectra, Perun eraildako eta desagertutako emakumeez dihardu. Irantzu Lekuek sortutako ikus-entzunezkoa, Zama, emakumeek jasan behar dutuzten zama ikusezinez dihardu.

Ikus-entzunezko proposamen biak eta prozesua uztailaren 29an aurkeztu ziren Artiatx gunean (Bilbo, Bizkaia), ingurune digitaletan kultura sortu eta eskuratzeari buruzko Hezkuntza, Arte eta Herritartasun Mintegiaren VI. edizioaren esparruan. Mintegi hori UNESCO Etxeak antolatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484