Euskadiko talde kaltetuen errealitatea 2030eko Agendatik
0 Comments
Datorren ostegunean, irailaren 16an, Bilborock-en “Euskadiko talde kaltetuen errealitatea 2030eko Agendatik” jardunaldia izango da.
10:00etatik 13:00etara aurrez aurreko formatuan eta streaming bidez egingo da, UNESCO Etxeko Youtubeko kanalaren bidez.
Jardunaldian, ‘Todas Juntas-Guztiok Batera: hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko talde kaltetuetara‘ txostena aurkeztuko da, hurrengo pertsonen parte-hartzearekin:
- Arantza Acha. UNESCO Etxea.
- Maider Maraña. Baketik.
- Tamara Clavería. AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea).
- Maialen Olabe. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-EGK.
- Agnès Morilhat. Munduko Landagunea .
- Francy Fonseca. Emakumeak aniztasunean.
- Jokin Esnaola. GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkartea).
Horrez gain, giza eskubideetan espezializatutako Maitena Salinas aktore eta kazetaria izango dugu aurkezle eta dinamizatzaile.
Izen-ematea (Presentzialki bertaratzeko)
Informazio gehiago: Nekane Viota n.viota@unetxea.org