Jasangarritasunerako bideak lotzen Topaketa

Datorren ekainaren 8an, osteguna, 15:30etatik 18:30etara “Jasangarritasunerako bideak lotzen: Ingurumen- eta gizarte-erakundeen topaketa” antolatu dugu Bilboko Itsamuseumen.

Bizi garen planetak izugarrizko ingurumen-erronkei egin behar die aurre (baliabide naturalen agortzea, biodibertsitate-galera, ur-eskasia, klima-aldaketa…), etengabeko hazkundean, kontsumismo neurrigabean, baliabide naturalen ustiapenean eta Lurraren mugekiko begirunerik ezan oinarritutako sistema ekonomiko batek eragindakoak. Globalki pentsatu eta tokian jardun lelopean, ingurumeneko eta gizarteko hainbat erakunderen arteko topaketa honek elkarrengana hurbiltzea, elkarrizketa eta hausnarketa sustatzea du helburu, pertsona guztientzat planeta jasangarriagoa eta bizigarriagoa izateko erronka komunari aurre egiteko.

Topaketa Basque Environment and Ocean Week (BEOW 2023) barruan kokatzen da. Horren helburu nagusia da ingurumenari eta ozeanoei buruzko aurrerapen zientifiko eta teknikoak herritarrei hurbiltzea, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, eta ekainaren 8an, Ozeanoen Munduko Egunean. Hala ere, funtsezkoa da ingurumenaren alderdirik gizatiarrenari ere heltzea, hori baita, azken finean, gure egunerokotasunean, ikuspegi ekosozialean.

Zergatik topaketa hau?

  • Garrantzitsua delako antzeko helburuak dituzten erakundeen arteko topaketa-,ezagutza- eta onarpen-guneak izatea.
  • Helburu komun baten aldeko erakundeen arteko zubiak eraikitzeko: bizitzaren eta gure planetaren jasangarritasuna.
  • Euskadiko Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda errealitate bihurtzeko, gizarteko eragileen arteko aliantzak eraikita.

Norentzat:

  • Euskadiko ingurumen-erakundeetako pertsonentzat.
  • Gizarte-erakundeetako pertsonentzat (kulturalak, feministak, immigrazioa, integrazioa…).
  • Garapen jasangarrian interesa duten pertsonentzat.

Helburuak:

  • Parte hartzen duten Euskadiko ingurumen-erakundeen lana ezagutzea eta aitortzea.
  • Zailtasunak, erronkak eta aukerak bateratzea, hobeto lan egiteko.
  • Ibilbide-orri bateratua zehazten saiatzea.

 

Programa

 

 

Izen-ematea

 

 


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484