Kontsulta: teknologia eta hezkuntza Euskadin

Datorren azaroaren 8an, 10: 00etatik 12: 00etara, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Mondragon Unibertsitatean (Bilbo), “Munduko hezkuntzaren jarraipen-txostena (GEM txostena)” ri buruzko kontsulta egingo da, UN Etxea-UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea buru dela.

Munduko hezkuntzaren jarraipen-txostena (GEM txostena) UNESCOk koordinatu eta argitaratutako txostena da. 2002tik 2021era bitarteko 17 edizioekin, GEM txostena munduko hezkuntza-arkitekturaren ezinbesteko zatia da. GEM 2023 txostenaren gai nagusia “Teknologia eta hezkuntza” izango da.

GEM 2023 Txostenari buruzko kontsultak, txostenean sar daitezkeen literatura, datuak eta adibideak bildu nahi ditu EAEan, baita txostena egitean azter daitezkeen ikerketa-iturri berrien iradokizunak ere.

Kontsultako ekitaldian, politika-egileei, adituei, irakasleei eta Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko eta gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariei bost galdera erantzuteko eskatuko zaie. Galderen erantzunei esker, konparazio bidez lortutako ebidentzia-oinarri bat edukiko da, eta, horren arabera, gomendioak egingo dira:

1. Zer dakigu teknologiak hezkuntza-erronka bakoitzari (sarbidea, ekitatea, inklusioa, kalitatea, teknologiaren sustapena eta sistemen kudeaketa) heltzeko orduan duen funtzioari buruz?.

2. Zer dakigu teknologiak arlo horietako bakoitzeko hezkuntza-erronketan izan ditzakeen eragin negatiboei buruz?.

3. Nola errazten dute herrialdeek teknologiarako sarbidea, ikasleen eta ikastetxeen artean desberdintasunik ez dagoela bermatzeko?.

4. Nola txertatzen dute hezkuntza-sistemek teknologiaren erabilera, curriculumen erreforman, material didaktikoaren birdiseinuan eta irakaskuntzarako laguntzan?.

5. Nola hel dakieke hezkuntzan teknologia erabiltzeak dituen ondorio negatiboei eta teknologiak hezkuntzan eragiten duen moduari?.

ZER ESKAINTZEN DU KONTSULTAK:

  • Nazioarteko adituen parte-hartzea.
  • Hezkuntza eta teknologiaren  inguruko jardunbide egokiak.
  • Hezkuntza-formatu berritzaileak.
  • Kasuak trukatzeko gune bat Euskadin.

Programa

Izen ematea

Argazkia: Banco Mundial/Charlotte Kesi. En: https://es.unesco.org/gem-report/2023eoi