Kultura-ondarearen eskumenak, gizarte jasangarriak mantentzeko

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) CHARTER (European Cultural Heritage Skills Alliance) Europako Proiektuaren lehen eskualde-tailerra hartu zuten urriaren 18an eta 19an. CHARTER proiektuak sektore-eskumenen estrategia sakona eta iraunkorra sortu nahi du, Europak gizarte eta ekonomia jasangarriak mantentzeko beharrezkoak diren kultura-ondareko eskumenak izango dituela bermatzeko.

UNESCO Etxea gonbidatu zuten CHARTERek bultzatutako tailerrean parte hartzera. Erasmus+ erakundeak finantzatutako proiektua da, kultura-ondarearen sektorearen, haren profilen eta hezkuntza-sistemaren gaitasunak hobetzeko.

Kultura-ondarearekin lotutako alderdiak aztertu zituzten, aukera ezin hobea baita Euskal Autonomia Erkidegoan definitu, aitortu eta araututako kultura-ondarearen okupazio-profilen egoerari buruz hausnartzeko. Lurraldeak eskaintzen duen hezkuntza, prestakuntza eta trebakuntza motan ere sakondu zuten. Jardunaldien helburua egungo egoera aztertzea izan zen, lan-merkatuaren beharrekin lotutako desorekak eta arrakalak ardatz hartuta, etorkizunera gehiago bideratutako ikuspegi baten lehen urrats gisa. Etorkizuneko profilak zein diren eta horiek lortzeko zer prestakuntza beharko den erantzuten saiatu ziren. CHARTERen helburu nagusia kultura-ondarearen sektoreko praktika profesionalaren eta hezkuntzaren arteko distantzia murriztea da; horretarako, ikuspegi jasangarria hartu behar da ondareari dagokionez, komunitateen ongizatea alde batera utzi gabe. Estrategia horrek eskatzen du praktika profesionala berdintasunean, jarrera etikoan eta eragileen profesionaltasunean oinarritzea. Horrela, gaitasun eta profil profesionalen kualifikazioa eta onarpena, eta hezkuntza-prestakuntzarako eta garapen profesionalerako aukerak sortzea funtsezkoak dira kalitatezko, mugikortasuneko eta garapen profesionaleko etorkizuna bermatuko duten estrategiak sortzeko.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484