Zinema eta giza eskubideak Haurren Mundu Egunean
Joan den astelehenean, azaroaren 20an, Haurren Mundu Egunean, Begira Elkartearekin batera egon ginen Bilborock espazioan. Bertan, Euskadiko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak bildu ziren giza eskubideei buruzko 8 film labur proiektatzeko.
Azaroaren 20an eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. Urteurrenaren testuinguruan, Eva Quiroga hezkuntzako gure lankideak honako mezu hau helarazi zuen:
“Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrenean eta Haurren Munduko Egunean, ezin ditugu gure eskubideak ziurtzat jo, inoiz baino beharrezkoagoak direlako eta aurreko belaunaldien ahaleginen emaitza dira. Horregatik, etorkizuneko belaunaldi bezala, funtsezko zeregina dugu: horiek babestu eta egun aurre egin behar diegun gizarte eta ingurumen arazo berrietara zabaltzen jarraitu”.
Aurkeztu zizkiguten film laburren bidez, genero-desberdintasunari eta eskola-jazarpenari buruz hausnartu ahal izan genuen, eta hainbat errealitatetara hurbildu ginen, hala nola, aniztasun funtzionala duten haurren errealitatera edo haurtzaroan migrazio prozesuak egin dituzten gazteen errealitatera.
Era berean, protagonisten eskubideak urratzen diren testigantzen eta esperientzien bidez, film laburrek enpatia eta elkarrekiko errespetuaren mezu argia uzten digute, gure gizarteak eraldatzeko eragile gisa.