Online ikastaroa: 2030 agenda eta giza eskubideak. Hurbilpen bat talde kaltetuetara
UNESCO Etxeak, Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, “2030 Agenda eta Giza Eskubideak. Hurbilpen bat talde kaltetuetara” ikastaroa antolatu du, 2022ko urriaren 21etik azaroaren 11ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.
Helburuak
- 2030 Agendari eta giza eskubideei buruzko ezagutza erraztea, Euskadin kaltetutako hainbat talderen errealitatera hurbilduz.
- Eztabaidarako, pentsamendu kritikoa sortzeko eta iritziak trukatzeko gune bat sortzea, 2030 Agendaren eta haren zeharkako ikuspegien inguruan tresnak, ezagutzak eta jardunbide hobeak eskuratzeko.
Norentzat
- Euskadiko talde kaltetuak ordezkatzen dituzten erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Euskadiko 2030 Agenda eta giza eskubideak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetza, ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak) hedatu eta gauzatzearekin zerikusia duten profesionalak eta boluntarioak.
Prezioa
Doakoa da.
Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Aurretiko izen-ematea: urriaren 18ra arte.
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/t8BvLHbYqRoYZNcr6
Informazio gehiago: Eva Quiroga. e.quiroga@unetxea.org