Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: Klima krisia eta giza eskubideak’. 2022ko uztailaren 11tik 29ra izango da eta 30 orduko iraupena izango du. 

Helburuak

  • Klima krisia aipatzen dugunean zeri buruz ari garen ulertzea.
  • Klima krisiaren ondorioak eta giza eskubideak estu lotuta daudela identifikatzea.
  • Ulertzea klima krisiak ez diela berdin eragiten pertsona guztiei.
  • Lankidetzak giza eskubideen eta ingurumenaren alorrean dituen erronkak identifikatzea.

Norentzat

  • Gizarte zibileko erakundeetako partaideak (profesionalak nahiz boluntarioak), hala nola GGKE-etakoak, giza eskubideen alorrekoak, ingurumenaren alorrekoak, emakumeen alorrekoak, immigrazioaren alorrekoak eta abar.
  • Giza eskubideen, garapenerako lankidetzaren eta/edo garapen jasangarriaren alorrean lan egiten duten erakundeetako partaideak, izan erakunde horiek publikoak, pribatuak nahiz akademikoak.
  • Ikasleak eta interesa duten gainerako pertsonak.

Ikastaroan gehienez 30 pertsonak parte hartuko dute.

Doako ikastaroa.

Aurretiko izen-ematea: Uztailaren 1era arte.

Edukiak eta metodologia

Izena emateko formularioa

Informazio gehiago: Nekane Viota. n.viota@unetxea.org


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484