“Ekintza Eraldatzailearen Sarirako” deialdia

ICLEIk antolatutako “Ekintza Eraldatzailearen Saria” ekimeneko seigarren ediziorako hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten hiri, eskualde eta gizarte zibileko erakundeek urriaren 14ra arte aurkez ditzakete euren hautagaitzak 

ICLEIk, Iraunkortasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak, eta Aalborg Hiriak (Danimarka), Europako Eskualdeen Batzordearen eta Europako Inbertsio Bankuaren laguntzarekin, “Ekintza Eraldatzailearen Saria” ekimenaren beste edizio bat deitu dute. Horren bidez, hiriak, eskualdeak eta gizarte zibileko erakundeak animatu nahi dituzte berrikuntza arloko tokiko eta eskualdeko ekimenak aurkez ditzaten, garatzen ari direnak edo amaituta daudenak, euskal gizarte soziokulturalaren identifikazio eta eraldaketa teknologikoa ahalbidetzeko, “Euskal Adierazpena” izenekoan identifikatutako 15 jarraibideak erabiliz.
Deialdira aurkezten diren ekintzek nazioarteko helburuak eta konpromisoak, hala nola Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta Parisko Klima Akordioa, ezartzeko tokiko edo eskualdeko ekarpenak jaso behar dituzte.

Sustainablecities webguneak inspirazio iturri izan daitezkeen 255 ekintza eraldatzaile ditu. Horietatik 22 Euskadin garatu dira eta tokiko eta eskualdeko erakundeek edo beste eragile batzuek sustatu dituzte. 

UNESCO Etxeko zuzendari den Arantza Achak bosgarren urtez parte hartuko du sariaren epaimahai gisa. 

Informazio gehigago: European Sustainable Cities Platform |  Transformative Action Award 2022


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484