Parte hartu #BiosferaNaiz mugimenduan!

UNESCOren MaB programaren 50. urteurrenadela eta, Urdaibaiko Erreserbaren Bulego Teknikoak eta UNESCO Etxeak kanpaina bat abiarazi dute Urdaibaiko Biosfera Erreserban, bertanegiten diren garapen jasangarrirako ekimenak ezagutarazteko.

Elkarte bateko kide bazara, proiektu bati ekin badiozu edo ezagutarazi nahi duzun ekimen bat garatu baduzu… Zure bila gabiltza!.

Munduari erakutsi nahi diogu nola eraikitzen dugun etorkizuna gure Biosfera Erreserbarekin harmonianPertsona eta Biosfera (MaB, ingelesezko siglen arabera)  programaren 50. urteurrena ospatzeko. MaB pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea helburu duen UNESCOren programa zientifikoa da, biosferarekin harmonian dauden gizarteak lortzeko. UNESCOk 70eko hamarkadan jarri zuen martxan, gure gizarte kontsumistaren ingurumen-ondorio suntsitzaileei erantzuteko.

Informazio gehiago: www.urdaibai.eus/eu/soybiosfera


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484