Resiliart eztabaida: partaidetza eta kultura komunitarioa Euskadin

Datorren ostegunean, martxoak 10, 10:30etik 12:00etara, ZOOMen bitartez, Partaidetza eta kultura komunitarioa Euskadin online eztabaida egingo da.

Eztabaida UNESCO Etxeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, eta GizARTE Sareko kideak eta gure lurraldeko beste kultura-eragile batzuk gonbidatzen ditu pertsonak erdigunean jartzen dituzten kultura-ekimenen inguruan hitz egitera, eskubide-subjektu eta gizarte-eraldaketako eragile diren aldetik, oinarri komunitarioko parte-hartze eta praktika artistiko-kulturalaren bidez.

2020ko apirilean, COVID-19aren krisi betean, UNESCOk ResiliArt mugimendu globala bultzatu zuen, artisten eta kulturako profesionalen kexak eztabaida birtualen bidez jasotzeko.  ResiliArt-ek kultura gure gizarteak aberasten dituen ondasun unibertsal gisa onartzen du. Kultura Politikei eta Garapen Iraunkorrari buruzko UNESCOren Munduko Konferentzia –Mondiacult 2022 izango da adostasun horren gailurra, eta munduko liderrak eta politika-egileak bilduko dira kultura-politiken egoera aztertzeko eta ekintzak bultzatzeko. Ekitaldi historiko honek gizarte zibileko ahotsak maila gorenean eta zabalenean entzuteko aukera eskaintzen du.

Ildo horretan, UNESCOk indarrean mantentzen du ResiliArt mugimendua, tokian tokiko beharrei, arrakalei eta aukerei buruzko ekarpenak biltzeko, eta Ministerio Konferentzia hau prestatzeko prozesuan informazioa emateko.

Gure lurraldean, kulturako profesionalen esperientziekin eta gogoetekin lagundu nahi dugu eztabaida honen bidez, praktika artistikoen ekimenen buru baitira, hiriko eta landa-inguruneko bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea bultzatzen dutenak; arte plastikoen eta/edo eszenikoen bidez; eskubide kulturalak urratuta izan ditzaketen pertsonekin, hala nola dibertsitate funtzionala dutenekin edo migrazio-prozesuak egin dituztenekin.

Irantzu Lekue (Artgiako sortzaile eta zuzendaria), Iranzu Guijarro (ColaBoraBorako ikertzaile eta proiektuen kudeatzailea), Ana Urgoiti (Bilbao Formarteko sortzaileetako bat eta hezitzailea), Idoia Zabaleta (Azala Espacioko zuzendari artistikoa) eta Cruz Noguera (arte eszenikoetako irakaslea eta Interkultura-te zuzendaria) izango dira eztabaidan. Moderatzailea Begoña Guzmán, UNESCO Etxeko gizarte eraldaketarako kultura arduraduna, izango da.

Bat egin online eztabaidarekin ZOOMen bidez martxoaren 10ean, osteguna, 10: 30ean. Esteka: https://us02web.zoom.us/j/87914776001  

Egitaraua