UNESCO Etxea Pontevedrako “Salon do libro”n

Martxoaren 11an, UNESCO Etxeko presidente Nieves Fernández Vicente gonbidatu dute Irakurketa Bitartekaritzako Saloi Kongresua inauguratzera, UNESCO Euskadiko Eskola Elkartuen Sareko koordinatzaile gisa Pontevedrako “Pazo do Cultura”n, Pontevedrako alkate Miguel Anxo Fernádez Lores eta Concelleira de Culturarekin batera, Carme Fouces.

Euskal kultura izan da aurten kultura gonbidatua, eta gure hizkuntza, musika, literatura, zein dantzarekin etorri gara, baita UNESCO eskolen sareari lotutako Zumaiena ikastetxearen proiektu baten esperientzia arrakastatsuarekin ere: “Irakurketarekiko poza. Konfiantzaren pedagogiatik egindako hurbilketa bat”. Isaak Aramberri zuzendariak, Edurne Aizpurua, Haur Hezkuntzako koordinatzaile eta irakasleak eta Raquel Benitez, Berrikuntza Pedagogikoko taldeko koordinatzaileak aurkeztu dute.

UNESCOko Eskolen Estatuko koordinatzaile Luisa Marquezek gogorarazi du Estatuko UNESCOko eskola elkartuen hurrengo topaketa Zumaian egingo dela uztailan, eta Galiziako eskola ugari bertaratuko direla iraunkortasunerako hezkuntzan, giza eskubideetan eta bakearen kulturan jardunbide egokiak aurkezteko eta Euskadiko esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko baita Estatuko beste ikastetxeetakoak ere.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484