UN Etxea Bilboko Kulturaren Udal Kontseiluan

Bilboko Udalak Kulturaren Udal Kontseilua eratu du, hiriko erakundeen eta kultura-sektorearen ordezkaritza zabala biltzen duen kontsulta-organoa. Hura sortzea 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoan ezarritako ekintzetako bat da. Plan hori kontsulta-prozesu zabal baten ondoren onartu zen, eta prozesu horretan UN Etxeak aktiboki parte hartu zuen.

 

Kulturaren Udal Kontseiluaren Osoko Bilkura udal-eremuko, beste erakunde publiko batzuetako eta kultura-sektore pribatuko ordezkariek osatzen dute, eta Bilbon elkarrekin bizi diren diziplina eta kultura-esparru nagusien presentzia bermatzen du.

 

Gure lankidea den Begoña Guzmán, Kultura arduraduna, bigarren lehendakariorde aukeratu du Kontseiluaren Osoko Bilkurak. Era berean, Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendari gerentea, eta Ramón Barea, 6. Pabiloiko lehendakaria, Kontseiluaren Osoko Bilkurak hautatuak, Kulturaren Udal Kontseiluko Batzorde Betearazlera batu dira bokal gisa.

 

Kulturaren Udal Kontseiluaren helburu nagusia da Udalaren eta Bilboko kultura-sektorearen arteko lankidetza eta komunikazioa sustatzea, Bilboko kultura-jarduerari buruzko hausnarketa bultzatuz, haren kalitatea, sormena eta berrikuntza hobetuz, aniztasuna eta kohesioa sustatuz, berdintasunean eta inklusioan aurrera eginez, euskararen erabileraren normalizazioa sustatuz eta, kulturatik abiatuta, Garapen Iraunkorreko Helburuei lagunduz.