UNESCO eskola elkartuen XXXIV. estatuko topaketa

Pasaden uztailean UNESCO Eskola Elkartuen XXXIV. Estatuko Topaketa izan zen Andorrako (Teruel) Gloria Fuertes Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoan.

UNESCO Eskola Elkartuen Sarea (PEA sarea) hezkuntza-programa bat da, 1953an sortua, mundu osoko hezkuntza-erakundeak lotzen dituena hezkuntzarako eskubidearen eta hezkuntza eraldatzailearen defentsan, bakea, kulturarteko elkarrizketa, garapen jasangarria eta kalitatezko hezkuntza sustatuz.

Espainiako PEA sareko eskolak urtean behin elkartzen dira, autonomia-erkidego desberdinetatik txandakatuz doan Estatuko Topaketa batean. Topaketa hauetan esperientziak eta materialak elkar-trukatzen dira eta hurrengo ikasturterako ibilbide-orria onartzen duen Asanblada orokorra egiten da.

Euskaditik Artxandape ikastola, Berrio-Otxoa ikastetxea, Otxarkoaga ikastetxea, Toki Alai BHI, Zumaiena ikastetxea eta UN Etxea eskola elkartuekin batera joan ginen koordinazio autonomiko gisa. Tokiko, estatuko zein nazioarteko esperientziak eta hezkuntza-praktikak partekatzeko egunak izan ziren, pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntzaren alde lan egiten jarraitzeko helburuarekin.

 

 

Munduko Herritartasunerako Hezkuntza, Ondarea eta Kultura arteko elkarrizketa eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntza dira PEA sarearen lan-ildoak, eta lantaldeen bidez, datorren ikasturterako proiektuak eta ekimenak partekatzen eta adosten dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten eskola guztiei, baita gure estatuko koordinatzaileari, Luisa Márquez, egun hauek mundu bidezkoago eta ekitatibago bat eraikitzeko hezkuntza eraldatzailearen alde lan egiteko ideiez, ekintzez eta konpromisuez betetzeagatik.