Urdaibaiko esentzia loratzen hasia da, Biosfera Naiz ekimenaren baitan

Urdaibai Gurie ekitaldiak 300 bisitari inguru bildu zituen Urdaibaiko Ekoetxean, bertaratuek aisialdi, kultura, arte, artisautza eta gastronomia eskaintza zabalaz gozatu ahal izan zutelarik.

Urdaibaiko esentzia loratzen hasia da, Biosfera Naiz ekimenaren baitan. Urdaibain abiarazitako ekimen txikiak ikusarazteko mugimendu bat dugu hauxe, Urdaibai Biosfera Erreserbaren garapen jasangarriaren filosofiaren ildotik bideratuta doana. Tokiko ekimenek gidatuta eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak eta UN Etxeak (UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartea) bultzatuta, bere lehen ekitaldia eman dute ezagutzera.

Busturiako Ekoetxea Urdaibain ospatu zen Urdaibai Gurie ekitaldiak 300 bisitari biltzea lortu zuen joan den azaroaren 6an, lehen edizioaren barnean. 14 tailer eta erakusketek eta merkatuko 11 standek harrera ona izan zuten. Hala, bertaratutakoek, batez ere Urdaibaitik ailegatutakoek, aisialdi, kultura, arte, artisautza eta gastronomia eskaintza zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Goizean barrena hainbat hitzaldi ospatu ziren, giro oso onean eskaini zirenak. Gernikazarrak esaterako, Urdaibaiko turismoari eta udaldiari buruzko ikerketa-hitzaldia eskaini zuen. Urdaibai Poetry Slamek, berriz, Madariaga Poesiaz Busti poesia tailerra eman zuen ezagutzera, baita Talako Kantinak Talaren lorategi didaktikoa proiektuari buruz mintzaldia gauzatu ere.

Tailer ugari ere ospatu ziren goizean barrena. TopaBermeok eskainitako Urdaikana, Epikanaren laguntzarekin, Txitatoki Zirku Eskolako txikienentzako zirku tailerra eta Izaro Suben plastikoak birrintzeko tailerra beteta egon ziren. Helduentzako tailerrak ere harrera ona izan zuten Urdaibaiko herritarren artean. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Novereken makillaje Masterclass-a, Khalekoren Chalk Paint tekninaren bidez margotzeko tailerra,  Atelier Loraren kosmetika tailerra eta La Catalana Gernikaren gozogintza tailerra.

Bestalde, DJ Paul Larrozearen musika elektronikoko saio batez, Dimegazek egindako aurresku tradizionalean oinarritutako dantza bertikaleko ikuskizun batez eta Urdaibai Euskaraz Slameatzen emanaldiaz gozatu ahal izan zen Urdaibai Poetry Slam-en eskutik, baita Izaro Sub urpekaritza-taldearen Kantauriko argazkien erakusketa batez ere.

Bestalde, 11 standek Urdaibaiko zerbitzuak eta produktuak eskaini zituzten areto nagusian: Dilei, altzarien salmenta; Harri Kontari, artisautzako produktuen salmenta; Izaro Sub, argazki erakusketa; Talako Kantina, garagardo salmenta; Nere Sustraiak Loradenda, lore salmenta; La Catalana Gernika, artisau gozoen eta gozo beganoen salmenta; Bizkaebike, mendiko bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzua; Amadeus, artisau markoak; Atelier Lora, sendabelarren eta aromatikoen salmenta, kosmetika naturaleko produktuen salmenta; Dzemento, eskuz egindako zementuzko pieza bakarren salmenta eta Khaleko, altzariak zaharberritzeko zerbitzua, Urdaibaiko baserrietako altzari zaharretan espezializatuak.

Urdaibai Gurieren helburua Urdaibai Biosfera Erreserban gauzatutako ekimen ezberdinak aditzera ematea da. Inguruari, pertsonen ongizateari eta gure ondare kulturalaren eta esentziaren transmisioari laguntzeko konpromisoa duen ekitaldia da hauxe.

Egitasmo honi esker Urdaibaiko esentzia balioetsi ahal izan genuen, Urdaibaiko biztanleek Urdaibaiko biztanleentzat egindako ekimenak ezagutarazteaz gain. Tailer eta jarduera orok % 100eko konpromisoa izan zuten Urdaibai Biosfera Erreserbarekin, eta Biosfera Naiz mugimenduaren barruan abian jarritako ekimenen parte dira. Urdaibai Gurie Urdaibai Biosfera Erreserbako bizitza ospatzeko MaB Programaren 50. urteurrenaren harira sortutako mugimendua da, tokiko ekimenak ikusarazteko ahaleginean.

Iturria: https://www.urdaibai.eus/eu/


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484