Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11n Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian izendatu zuen, emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian duten funtsezko zeregina aitortzeko.
Zientzia-, teknologia-, ingeniaritza- eta matematika-arloak (STEM, ingelesezko siglak) funtsezkoak dira ekonomietan, baina, orain arte herrialde bakar batek ere ez du lortu genero-berdintasuna sektore honetan. Beraz, egun honek gogorarazten digu emakumeek eta neskek zeregin erabakigarria dutela komunitate zientifiko eta teknologikoetan, eta haien parte-hartzea indartu behar dela. Nazio Batuen Erakundeak adierazten duen bezala, adin guztietako emakume eta neskek zientzia, teknologia eta berrikuntzan erabateko eta berdintasun baldintzetan parte hartzea ezinbestekoa da berdintasuna eta ahalduntzea lortzeko.
UN Etxeak bat eginten du egun honekin iragarriz Ozeanoen Hamarkaden Konferentziaren barnean antolatuko dugula emakumeek ozeanoen ikerketan, babesean eta kudeaketan duten zeregin garrantzitsuari buruzko ekitaldi bat. Ekitaldi hau UNESCOrekin, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzarekin, Aztirekin eta Itsasoko Zientzien Institutuarekin batera antolatuko dugu.
Laster gehiago kontatuko dugu!
Irudia: ONU Mujeres