INE-ren adierazleak GIH-en jarraipenerako

INEk Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren 144 adierazleri dagozkien 367 azpiadierazle argitaratu ditu, mundu mailako testuinguruko Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIHen) adierazle guztien % 60ko estaldura-tasarekin.Adierazle horien lanketan, INEk ez ezik, 16 ministerio-sailek eta Espainiako Bankuak ere parte hartzen dute, eta alor ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta instituzionala jasotzen dituzte.Espainian 2030 Agendaren Helburuen eta Xedeen jarraipena egitekoestatistika-adierazleen esparru bat eraikitzea da helburu nagusia.

2030 Agendaren adierazleen plataforma elektronikoak bistaratze-tresna berriak txertatu berri ditu, hala nola denbora-bilakaeraren mapak eta grafikoak.Hala, informazioa hainbat aldagaitan banakatuta aurkezten du, besteak beste, adina, sexua edo kategoria ekonomikoa, dagokion adierazlearen arabera.

Bestalde, adierazleak lurraldeka banakatzea ere beharrezkoa da; horregatik, ahal denean mapak eta taulak argitaratzen dira autonomia-erkidegoka.

Plataforman datu guztiak eskuragarri daude kontsultatzeko, deskargatzeko eta berrerabiltzeko.Gainera, edizio berri honetan informazio banakatua dutengrafikoak azaltzen dira INEk landutako adierazleetarako. Informazio gehiago hemen:https://www.ine.es/dyngs/ODS/es/index.htm


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484