BBK – UNESCO nazioartekotze bekak

Deialdia zabalik 2023ko URRIAREN 1era arte

 

BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.

Egingo dira:

(1) Genero Berdintasunerako Dibisioan eta

(2) Kultura Sektoreko Bulego Exekutiboan, hurrenez hurren.

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2024ko otsailetik uztailera bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.
  • Ordainketak Kutxabankeko kontu zenbaki batean egingo dira, eta kontu horren titularra onuraduna izango da.

 


 

1. GENERO BERDINTASUNAREN DIBISIOAN EGONALDIA

Baldintzak:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Gizarte-zientzietako, komunikazioko eta kazetaritzako unibertsitate-titulazioa, genero-ikasketetan edo lotutako eremuetan espezializatua. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
  • Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea komunikatzeko eta sustatzeko estrategietan izandako esperientzia baloratuko da.
  • Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
  • Lehentasuna izango dute BBK beka bat baino lehen baliatu ez duten pertsonek

 

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, ‘BBK-UNESCO generoa’ erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:

bbkunescogenero@unetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna: 2023ko urriaren 1a

 


HAUTAPEN-PROZESUA

Jasotako CV guztiak berrikusi ondoren, baldintzak betetzen dituzten eta UNESCOk proposatutako profiletara egokitzen den profil akademikoa duten hautagaiak sartuko dira hautaketa-prozesuan.

Hautaketa-prozesuak bi zati ditu:

  • UN Etxean egindako elkarrizketa bat eta hizkuntza-proba bat.
  • Ondoren, beka bakoitzerako hautagaiak proposatuko zaizkio UNESCOri. Azkenik, UNESCOk elkarrizketa pertsonalak egingo dizkie online pertsona horiei, azkenean bekez gozatuko duten bi pertsonak aukeratzeko.

 


 

INFORMAZIO GEHIAGO

UN Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala
48001 Bilbo

Begoña Guzmán – Tfna. 94 427 64 32 | bbkunesco@unetxea.org
 

*Argazkia: UNESCO


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484