“Eman minutu 1 BIZITZAren alde”abian da!

Lehiaketaren 12. edizioak 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeari buruz kontzientziatu nahi du.

Lehiaketaren edizio honetan mundu ekitatiboa, justua, inklusiboa, jasangarria eta planetarekiko errespetuzkoa eraikitzea aldarrikatzen dugu; konpromiso pertsonala eta errebeldia oinarri hartuta, faktore abiarazle eta bideratzaile gisa.

2030 Agenda mugarria da nazioartean; izan ere, lehen aldiz, pobrezia eta garapen jasangarria batzen dira, eta agerian geratzen da ezinezkoa dela pobrezia desagerraraztea jasangarritasunaren aldagaia sartu gabe. Bi gai horiek Nazio Batuen esparruan lantzen ziren, baina inoiz ez elkarrekin.

Agenda 2030 unibertsala, eraldatzailea eta giza eskubideetan oinarritzen da. Muturreko pobrezia ezabatzeko, desberdintasunei aurre egiteko eta planeta babesteko orain arte adostutako ekintza-planik zabalena da.

Agendaren bihotzean, inor atzean ez uzteko printzipioa dago, ekitaterik ezarekin eta bazterketarekin amaitzeko: agendak kontuan hartzen ditu generoari, etniari, adinari, aniztasun afektibo-sexualari, desgaitasunari eta abarri lotutako desberdintasunak, eta erdigunean jartzen ditu egoera ahulean dauden pertsonak eta taldeak, eta horiei ere arreta eta baliabide bereziak eskaini beharko litzaizkieke.

2030 Agendak ezartzen du genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea funtsezkoak direla 17 helburuen eta 169 xedeen bidez aurrera egiteko.

Gogoratu: izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketaren gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango duzue www.dame1minutode.org webgunean, Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialen eta Youtubeko gure kanalaren bidez.

Zuen bideoen zain gaude!


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484