Herri-Jasotzaileak ekimenaren aurkezpena

Herri-Jasotzaileak, UNESCO Etxearen eta Guerrilla Food Sound System plataformaren ekimena, Tabakaleran (Donostia) urriaren 13-14 bitartean egingo den Kultura eta Herritartasunaren VII. Topaketako proiektu eta networking erakusketa-eremurako hautatua izan da. Kultura Ministerioak antolatu du topaketa.

Zer da “Herri-Jasotzaileak”?

“Harria”, “Herria”, “Jasotzaileak”… Euskal Herriko herri kirolan, harri jasoketan aritzen direnek, “harrijasotzaileak” dute izena. Historian zehar eta gaur egun herriak altzatu egiten dituzten pertsonek guretzako “Herri-Jasotzaileak” dira, euren bizimodu, ohitura, sentimendu eta bihotsak ingurumenean sortutako ohiartzunaz, gure ondarea sortuz. Haien ahotik entzun nahi dugu mezua, zuzenean zabaltzeko; zein zapore duen jakin, elkarrekin dastatzeko; gure “oin-herrien” undorea, eta ondorea sortzen dituzten “bestelako ondareak”, askotan ikustezinak, jasoko dituen erregistro artistikoa sortu nahi dugu.

Bitartekaritzako proposamen metodologiko bat da, landa eremuetako tokiko kulturaren sarea bultzatzera, jardun artistikoak gizarte-eraldaketarako tresna modura indartzera eta landa komunitateek artearen bidez eta bertako ondarea identifikatuz beren inguruneko gizarte-eraikuntzan parte har dezaten bultzatzera bideratua.

Bitartekotza prozesu baten bidez, eta UNESCO Etxea-ren laguntzaz, herrietako ondare kulturala bilduko duen artxiboa honen pertsonai nagusien hitzetatik. Jakinduri zahar eta berrien jasotzaile eta zabaltzaile bihurtutako kamioi batean Euskal Herritik proposatutako bidaia.

Hurrengo estekan, programa osoa kontsultatu eta izena emateko inprimakiak (aurrez aurre eta online) ikusi ahal izango dituzue:

En el siguiente enlace podréis consultar el programa completo, acceder a los formularios de inscripción para participar presencialmente y online y visitar también el stand virtual de Herri-Jasotzaileak:

Programa eta izen-ematea

Dosierra


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484