Ingurune osasuntsua izateko eskubidea
Ingurumen- eta klima-krisiak milioika pertsonaren bizitza mehatxatzen du, bereziki arazoari ekarpen txikiena egin diotenena.
Mundu osoko gizarte zibileko erakundeek giro seguru, garbi, osasuntsu eta jasangarria izateko eskubidearen aitorpena Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluan eztabaidatzea eskatzen dute. Kontseilu hori irailaren 13tik urriaren 8ra bitartean egiten da.
2020tik, bost estatutako gobernuak (Costa Rica, Eslovenia, Maldivas, Maroko eta Suitza) giro osasuntsua izateko eskubidea onartzeko lanean aritu dira. Gizarte zibilak eta legelariek hainbat hamarkadatan garatu duten defentsa aktiboan oinarritzen da lan hau.
Nazio Batuetan ez da oso maiz gertatzen giza eskubide berri bat aitortzea, baina klima-krisiaren eraginak hedatu egiten direnez, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluko kideek zalantzarik gabe aitortu behar dute giro seguru, garbi, osasuntsu eta jasangarria izateko eskubidea.
Informazio gehiago:
Ingurune osasuntsua izateko eskubidea
Seis motivos por los que un medio ambiente saludable tiene que ser un derecho humano
Una nueva resolución de la ONU refuerza el vínculo entre los derechos humanos y el medio ambiente
argazkia: © UNEP