‘Human Rights Internship Programme 2024’ programarako deialdi irekia

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa batean parte hartzeko beken deialdia.

 

Giza eskubideetan trebatu nahi duzu? UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin batera, , 8 formakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskadi mailan giza eskubideen balioak lantzen dituzten hezkuntza-arloko gazteentzat.

 

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan (Suitza) egindako 57. bilkura-aldian formakuntza programa teoriko eta praktiko batean parte hartzeko aukera eskaintzen da, 2024ko irailean*.

 

Jarduera hezkuntza eremu formal edota ez-formalari lotutako gazteentzat zuzenduta dago (irakasleak, gizarte-hezitzaileak, aisialdiko eta denbora libreko monitoreak, Epts teknikariak eta hezkuntzarekin lotutako beste profil profesional edo boluntarioak), giza eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan sakontzeko interesa dutenentzat.

 

Beka eskatzeko, honako hauek bidali behar dira:

 

Eskabideak gizaeskubideak@unetxea.org  posta elektronikora bidali behar dira 2024ko maiatzaren 31ra arte (barne), “Geneva beka” erreferentziarekin.

 

Programa eta hautaketa irizpideak

 

*Bidaiaren data zehatzak abuztua baino lehen zehaztuko dira, aurreikuspenen arabera, 2024ko irailaren, astelehenetik ostegunera.

 

 

 

* Irudia: UN Photo/Elma Okic